domingo, 4 de diciembre de 2011

ABENDUAREN 3-a EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Joan zen ostiralean Euskararen eguna ospatu genuen ikastolan. Honetarako, irakasleak nahiz ikasleak, ordezkarien bidez,
 " Euskararen harresia" osatu genuen. Harri bakoitzean esaera zahar bat zegoen gelaka landutakoa.






 Honetazgain, maila bakoitzak karaokerako abesti bana prestatu genuen, keinu eta guzti, begira bestela...




Eta ospakizuna bukatzeko, guztiok batera " Euskal Herrian euskaraz " abestu genuen.


 

SAN ANDRES EGUNA

Joan zen asteartean San Andres eguna ospatu genuen ikastolan. Sartu eta gelako argazkia. Jarraian, azokaren erakusketa ikustera joan ginen. Gero gelara bueltatu ginen nagusiak prestatu zizkiguten talo goxoak  jatera.

































Eguerdi aldera, aretora berriro,  jaialdia hastera doa!!! Jendez beteta egon zen, jai giro ederra zegoen. Ikasle batzuk aurreskua dantzatu zuten.




Eibarko abesti, bertso eta trikitixa doinuak entzun eta abestu ondoren, bazkaltzeko ordua gertu zen.



Hemen 2. mailakoak abesten.



Jaialdiari bukaera eman eta guztiak patiora jeitsi ginen guraso eta familiekin.


Gurasoak agurtu eta bazkaltzera! Indarrak berritu behar genituen eta.
Arratsaldean euskal jolasetan aritu ginen,; soka- tira, txingak eta lokotsak batzen,jai egunari bukaera emateko.