Aurten ere heldu gara naturaren gaira eta joan zen urtean bezala goiko baserrira irteera bat egin genuen ostegun goizean. Bertan, ikusten genituen gauzen izenak apuntatu genituen aurretik jasota geneukan orrian zegoen sailkapena osatuz. Honela bizigabeak eta bizidunak amimali (or nodunak eta or nogabeak) eta landareak ( zuhaitzak,
zuhaizkak eta belarrak) sailkatu genituen.
Ondoren, azken apunteak hartu eta hamaiketakoa egin, piska bat jolastu eta Iturburura bueltatu ginen, bazkaltzeko ordua zen eta.
Hemen dauzkagu ikusi genituen animali batzuen irudiak ere. Oso goiz polita eta interesgarria pasa genuen.