2014ko apirilaren 3an, Azpeitiko Ibai Eder urtegira txangoa egin genuen. Urtegia ikusiz gain,
araztegia ere bisistatu genuen. Hona hemen argazki batzuk:
Autobusean gaude Ibai Eder araztegirantz.
Azkenean, araztegian gaude. Guztiok hamaiketakoa motxilatik atera dugu, eta jaten hasi gara.
Geroxago, araztegiko tutorea etorri da, eta gauza asko ikasi ditugu.
Hemen ikasi dugu makina honek uraren abiadurarekin elektrizitatea sortzen duela,
eta segunduko hartzen dituen 360 litrotik 100 litro zuzenean hibaira botatzen dutela.
Hemen ikasi dugu, mendiko ura ona ematen duela, baina 3 zikinkeri mota izaten dituela:
metalak, zikinak eta bakterioak.
Eta hori guztia araztegian garbitzen dutela.
Argazki honetan ikusten duguna metalak dira. Hau baino lehen ,
ozonoa gehitzen diote, gero kola moduko bat (Dk basic)
eta kola moduko horrek metalak pegatzen dute.
Argazki hontan ikusi dugun bezala, zikinez betetako piszina bat da.
5 metroko altuera du, 4 metro urez eta beste metroa area da.
Areak, milimetro bat baino handiagoa dena ez du uzten pasatzen.
Gero, izpi ultra bioletak botatzen dizkie, bakterioak tontotzeko eta hiltzeko.
Eta azkenik, ura garbi dago, bauna azken gauza bat gehitzen diote: fluorra.
Fluorra ez da gauzak kentzeko, baizik eta hortzetan txantxarra ez urtetzeko.
Araztegia bisitatu ondoren, urtegira joan ginen, eta urtegiaren azpitik pasatu ginen.
Urtegiaren azpian, eskailera pilabat zeuden, 360 gutxi gora behera.
urte