domingo, 4 de diciembre de 2011

ABENDUAREN 3-a EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Joan zen ostiralean Euskararen eguna ospatu genuen ikastolan. Honetarako, irakasleak nahiz ikasleak, ordezkarien bidez,
 " Euskararen harresia" osatu genuen. Harri bakoitzean esaera zahar bat zegoen gelaka landutakoa.






 Honetazgain, maila bakoitzak karaokerako abesti bana prestatu genuen, keinu eta guzti, begira bestela...




Eta ospakizuna bukatzeko, guztiok batera " Euskal Herrian euskaraz " abestu genuen.


 

SAN ANDRES EGUNA

Joan zen asteartean San Andres eguna ospatu genuen ikastolan. Sartu eta gelako argazkia. Jarraian, azokaren erakusketa ikustera joan ginen. Gero gelara bueltatu ginen nagusiak prestatu zizkiguten talo goxoak  jatera.

































Eguerdi aldera, aretora berriro,  jaialdia hastera doa!!! Jendez beteta egon zen, jai giro ederra zegoen. Ikasle batzuk aurreskua dantzatu zuten.




Eibarko abesti, bertso eta trikitixa doinuak entzun eta abestu ondoren, bazkaltzeko ordua gertu zen.



Hemen 2. mailakoak abesten.



Jaialdiari bukaera eman eta guztiak patiora jeitsi ginen guraso eta familiekin.


Gurasoak agurtu eta bazkaltzera! Indarrak berritu behar genituen eta.
Arratsaldean euskal jolasetan aritu ginen,; soka- tira, txingak eta lokotsak batzen,jai egunari bukaera emateko.


jueves, 17 de noviembre de 2011

GAZTAÑERRE EGUNA

Joan zen astelehenean, azaroaren 14-an, Gaztaiñerre eguna ospatu genuen. Ikastola guztia aretoan elkartu ginen eta gelako zuh aitz haundia eraman genuen gaztainaz beteta, dena euskaraz hitzegin genuela adieraziz.


Ondoren "Erre errekin errekina" kanta abestu genuen 1.ziklokoak .


Ekitaldia bukatzeko, gela guztiak bezala, paretean itsatsi genuen gure zuhaitz haundia.Ondoren, danok gelara gaztaina goxoak jatera.

martes, 8 de noviembre de 2011

ERDI-AROA EIBARREN

Kaixo lagunak! Hemen gaude berriro joan zen ostiralean, azaroaren 4an, egin genuen irteera azaltzeko. Erdi Aroa lantzen ari garela eta... Eibarrek garai honetako dituen eraikuntza batzuk ikusi genituen.
 Hasteko, Isasiko gaztelua ikusi genuen.



Ondoren, Isasitik behera," Astelena" pilota lekutik pasa eta Untzagako plazara.





Ondoren, San Andres elizaren txanda zen baina aurretik... noski. hamaiketakoa!





Indarrak berritu ondoren, Zuloaga margolariaren biografia gogoratu genuen.
Goizeko hamaikak ziren eta apaizak elizako atea ireki zuen eta danok barrura



Kanpo aldetik klaustroa ere ikusi genuen.



Ba gindoazen, kalean behera, Azitain aldera eta bidean Urkizuko parkean geldi aldi txiki bat egin genuen.



Eguardia zen eta Azitaingo elizara bidea hartu genuen eta bertan apaizak azalpen interesgarriak eta guk egindako galderak erantzun zizkigun.



Bazkaltzeko garaia zen,  goseturik geunden eta Lasalle-ko dorretxea ikusi ondoren, Azitaingo frontoira joan ginen, atsedena hartu eta bazkaltzera.



Eta eguna bukatzeko, Ego-Gainera itzultzean " Aldatze" dorretxearen ondotik pasa ginen.




Egun osoa kalean gora eta behera ibili ondoren danok etxera joan ginen.