Hasteko, Isasiko gaztelua ikusi genuen.
Ondoren, Isasitik behera," Astelena" pilota lekutik pasa eta Untzagako plazara.
Ondoren, San Andres elizaren txanda zen baina aurretik... noski. hamaiketakoa!
Indarrak berritu ondoren, Zuloaga margolariaren biografia gogoratu genuen.
Goizeko hamaikak ziren eta apaizak elizako atea ireki zuen eta danok barruraKanpo aldetik klaustroa ere ikusi genuen.
Ba gindoazen, kalean behera, Azitain aldera eta bidean Urkizuko parkean geldi aldi txiki bat egin genuen.
Eguardia zen eta Azitaingo elizara bidea hartu genuen eta bertan apaizak azalpen interesgarriak eta guk egindako galderak erantzun zizkigun.
Bazkaltzeko garaia zen, goseturik geunden eta Lasalle-ko dorretxea ikusi ondoren, Azitaingo frontoira joan ginen, atsedena hartu eta bazkaltzera.
Eta eguna bukatzeko, Ego-Gainera itzultzean " Aldatze" dorretxearen ondotik pasa ginen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario