miércoles, 30 de septiembre de 2015

2015/2016 IKASTURTEA MARTXAN!!!!!!!!


Izurdeak 6. mailara heldu dira eta ikasturte berri hau ondo hasteko irailaren 23,24 eta 

25ean Zuhatzara joan ginen. 

Lehenengo eguna, Eusko Legebiltzarra bisitatzera joan ginen............
























Eta gero,  Boulevar Zentro Kometzialara bazkaltzera .......



Azkenean, itsasuntzia hartu genuen eta ZUHATZARAAAA!!!!!!












ZE ONDO IBILI GINEENNN!!!!

jueves, 10 de septiembre de 2015



TXIKIEN IPUINAK
Behin, 1. mailako gela batera jaitsi ginen txikiei ipuinak irakutzera. Ez dakigu nortzuek pasatu zuten hobeto, txikiek edo guk!





Beste egun batean, berriz jaitsi ginen txikien gelara eta ikaslei egindako galdereetatik jasotako informazioarekin, ipuin pertsonalizatuak egin genituen.





Ipuinak bukatzean, berriz joan ginen beraiengana eta bakoitzari bere ipuina eman eta irakurri genion. Ikustekoa zen jartzen zituzten aurpegiak beraiek baitziren ipuinetako protagonistak! Egia esan, lan politak atera zitzaizkigun!















EROSKI HIPERMERKATURA EGINDAKO TXANGOA




Egun batean, Eroski hipermerkatura oinez jaitsi ginen menditik eta han janaria, dieta orekatua eta nutrizioarekin lotutako hainbat gauza erakutsi ziguten. Horien artean, nola interpretatu produktuetan azaltzen den informazio nutrizionala.


Azalpenak jaso ondoren, erosketa  orekatu bat egiteko eskatu ziguten, eta han ibili ginen hara eta hona gure otarrarekin. Oso ondo pasatu genuen!






Erosketak bukatzean, amankomunean jarri genituen aukeratutako produktuak eta irakasleak esan zigun aproposak ziren ala ez.


Bukatzeko, pintxo osasungarri eta gozoak prestatu zizkiguten, beraz, ikasi, ongi pasatu eta gainera askaria hartu genuen. Plan ederra!!!




IHAUTERIAK


Ihauterietan ere oso zorte ona izan genuen eguraldiarekin, eta eskolan egindako mozorroak eta ikasitako dantzak Eibarko kaleetan zehar erakusteko egun zoragarriaz disfrutatu genuen.





ESKORIATZAKO MUSEOA



Kurtsoan zehar egindako txango interesgarri batzuen artean, Eskoriatzako museo antropologikora egin genuena aipatzekoa da. Gauza asko ikasi eta galdera asko egiteko aukera izan genuen.











Galderak egin ondoren, tailer batzuk prestatu zizkiguten, ikasitakoa praktikan jartzeko. Hau hoberena izan zen!!!!









Museotik atera eta gero, denok elkarrekin argazki bat atera genuen  eta bazkaltzera joan ginen herriko enparantza batera