EROSKI HIPERMERKATURA EGINDAKO TXANGOA
Egun batean, Eroski hipermerkatura oinez jaitsi ginen menditik eta han janaria, dieta orekatua eta nutrizioarekin lotutako hainbat gauza erakutsi ziguten. Horien artean, nola interpretatu produktuetan azaltzen den informazio nutrizionala.
Azalpenak jaso ondoren, erosketa orekatu bat egiteko eskatu ziguten, eta han ibili ginen hara eta hona gure otarrarekin. Oso ondo pasatu genuen!
Erosketak bukatzean, amankomunean jarri genituen aukeratutako produktuak eta irakasleak esan zigun aproposak ziren ala ez.
Bukatzeko, pintxo osasungarri eta gozoak prestatu zizkiguten, beraz, ikasi, ongi pasatu eta gainera askaria hartu genuen. Plan ederra!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario