martes, 31 de enero de 2012

IGERIKETA IKASTAROA

Urtarrilaren 23-tik otsailaren 3-ra igeriketa ikastaroa egiten ari gara polikiroldegian. Hona hemen egun batean egiten duguna.
Hasteko gelan prestatu 3-rak aldera autobusa hartzeko.


Autobusean polikiroldegira bidean.


Heldu gara eta aldageletan prestatzen gaude uretara joateko.


 Prest gaude eta uretara goaz!




Eta bukatzeko, irten eta etxera .

KUTXA-ESPAZIORA IRTEERA

Joan zen ostiralean, urtarrilak 27, unibertsoaren gaiarekin gabiltzala eta Donostiko Kutxa- Espaziora joan ginen. Sartu baino lehen hamaiketakoa jan genuen. Hamaiketan planetarioan, Eguzki sistemaren emanaldia genuen eta segidan, elektrizitate taillerra. Egurdiko ordu batean bukatu eta autobusera eta indarrak berritzeko, Itziarko frontoira, bazkaltzera. Ondoren, jolastu piska bat eta Iturburura itzulera. Nolako eguna! Denetik egin  eta primeran pasa  genuen.



Hemen gaude planetariumnean exerita, emanaldia ikusteko zain.




Ondoen elektrizitate taillerra. Bertan esperimentu piloa egin genituen.





Eta eguna bukatzeko Itziarko frontoian, bazkaldu, jolastu...




martes, 10 de enero de 2012

GAUR BE EUSKARAZ

Joan zen urtean bezala opor bueltako eguna euskarari eskeintzen diogu. Goizean abesti, ipuin, marrazki eta pila bat ekintza burutzen ditugu. Arratsaldez, lasaiago, ziklo bakoitzak pelikula bat ikusten dugu. Primeran pasatzen dugu! Dageneko, danak prest gaude, hurrengo egunean, lanean gogor hasteko. Hemen duzue joan zen astelehenekoa.

Hemen musika tailarrean gaude;  karaokekeak  abesten, margotzen...


Ondoren, liburutegi tailerra dugu, Ipuinak entzun, kontuak esan, gauza berriak era ezberdin batera ikasi...


Irteeran, ipuinean entzundako, usain goxo dun  untura bat usaintzen ari gara.


























Hamaiketakoa egiteko ordua da zeren ondoren, 6. mailako ikasleek lagunduta, jolasak ditugu.

Bazkaltzeko ordua. Bukatzeko pelikulatxo bat ikusi eta etxera.

lunes, 9 de enero de 2012

GABONETAKO JAIALDIA 2011

Joan zen urteko abenduaren 23an gabonetako jaialdia egin genuen. Goizean, gela bakoitzak  prestatutako dantza, abesti edo musika emanalditxoa aurkeztu genuen aretoan.





Hemen ditugu 2. mailakoak " Olentzero Rock" abesten.






          
 Ondoren Jesus maixuaren agurra izan genuen eta oso unkigarria iazn zen.

Goiz osoa igaro ondoren, denok bazkaltzera Olentzero arratsaldean zetorren  eta indarrak behar genituen.



Eguna bukatzeko, Olentzerok opariak ekarri zizkigun eta oporrak!!!!!