Joan zen ostiralean, urtarrilak 27, unibertsoaren gaiarekin gabiltzala eta Donostiko Kutxa- Espaziora joan ginen. Sartu baino lehen hamaiketakoa jan genuen. Hamaiketan planetarioan, Eguzki sistemaren emanaldia genuen eta segidan, elektrizitate taillerra. Egurdiko ordu batean bukatu eta autobusera eta indarrak berritzeko, Itziarko frontoira, bazkaltzera. Ondoren, jolastu piska bat eta Iturburura itzulera. Nolako eguna! Denetik egin eta primeran pasa genuen.
Hemen gaude planetariumnean exerita, emanaldia ikusteko zain.
Ondoen elektrizitate taillerra. Bertan esperimentu piloa egin genituen.
Eta eguna bukatzeko Itziarko frontoian, bazkaldu, jolastu...
No hay comentarios:
Publicar un comentario