martes, 10 de enero de 2012

GAUR BE EUSKARAZ

Joan zen urtean bezala opor bueltako eguna euskarari eskeintzen diogu. Goizean abesti, ipuin, marrazki eta pila bat ekintza burutzen ditugu. Arratsaldez, lasaiago, ziklo bakoitzak pelikula bat ikusten dugu. Primeran pasatzen dugu! Dageneko, danak prest gaude, hurrengo egunean, lanean gogor hasteko. Hemen duzue joan zen astelehenekoa.

Hemen musika tailarrean gaude;  karaokekeak  abesten, margotzen...


Ondoren, liburutegi tailerra dugu, Ipuinak entzun, kontuak esan, gauza berriak era ezberdin batera ikasi...


Irteeran, ipuinean entzundako, usain goxo dun  untura bat usaintzen ari gara.


























Hamaiketakoa egiteko ordua da zeren ondoren, 6. mailako ikasleek lagunduta, jolasak ditugu.

Bazkaltzeko ordua. Bukatzeko pelikulatxo bat ikusi eta etxera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario